XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ederra hiria inoiz inauguratuko balute!
Ia-iako bertsoaren antzekoa duk; itsas-ertzean, badia zabala magal, kale ondrosoak, etxe txikiak... baina azken kolpea falta zaiok.
Hezetasuna handia duk. Txakurrik ez diagu ikusi kaleetan, alerik ere. Bero-bafada batek astintzen ziguk musua hoteletik kanporatzen garenero.
Ongi gabiltzak Koldo Tapia eta biok
Pasaportea lortu nian ordea. Eta ni etorri ninduan; badakik, txapelduna, ordezkari lanetan. Nik paperik eskuratu izan ez banu hi hintzen izendatua. Akaso txapeldun-(g)ordea haizelako?
Estreinakoz irten gaituk kanpoko inprobisatzaileak ezagutzeko asmoz, eta lehen bi egunetan, kultur-kode desberdinen talkan egoskortu gaituk, kopetakoa hemen muturrekoa han.
Esaterako, Mexikon dena duk monumentu eta gizairudi. Parke bakoitzean bana gutxienik. Gorputz osoko eta gorputz erdiko; zaldizko edo zaldirik gabe; militar edo pertsona... baina monumentuak edonon. Veracruzeko kabildoko (udaletxeko) horman honakoa irakurri nian letra larriz:
Nik